|
Non dago?
Bartzelonan, hiri dinamiko eta kosmopolita horretan, kokatua dago Pedralbes, tradizio, modernitate, abangoardia eta zentzu historikoa batera biltzen eta uztartzen dakien hiriak, alegia. Gaur egun, Europako unibertsitate-gune garrantzitsuenetako bat bilakatu da Bartzelona: sei unibertsitate ditu, eta gero eta gehiago dira goi mailako ikasketak eskaintzen dituzten bestelako erakundeak.
Tibidabo mendiko hegaletan dago kokatua Egoitza, Kataluniako Universitat Politècnicatik eta Bartzelonako Unibertsitateko campusetik hurbil-hurbil (izan ere, azken Unibertsitate honi dago Pedralbes loturik), hiriko erdigunearekin ondo komunikaturik. Hala berean, hamar minututara-edo dago ESADEtik, IQSetik, UPCeko eskola gehientsuenetatik, UICetik eta baita Bartzelonako Unibertsitateko hainbat Fakultateetatik (Zuzenbide, Ekonomia-, Enpresa Zientzietakoa, ea…)
Bartzelonako Udalaren web-orrialdean aurkituko duzu alderdi honetako planoa.
|