Home / Zer da?
Zer da Pedralbes?

1983. urtean zabaldu zituen Pedralbesek ateak, ikasleei bizileku emateko ez ezik, baita Unibertsitateak eskaintzen duen formazioa osatzeko asmoz ere. Ikasleak bizigune nahiko handiak, kirol instalazioak eta liburutegiak ditu Pedralbesen eskura, eta baita bere zaletasun eta joerak (kultural, sozial, espiritualak) asetzeko eta garatzeko leku egokia ere, benetako adiskidantza sustatzeko giro aproposa sortuz.

Jatorri eta pentsamolde ezberdineko ikasleekin bizitzeak eta Egoitzaren gizarte- eta kultur jardueretan parte hartzeak laguntza paregabea eskaintzen du egoiliarrengan benetako sen unibertsitarioa sortzeko, lanbidezko prestakuntza sendoa bereganatzeko eta gizarte aferekiko kezka jatorra pizteko. Horregatik, ikasturtean zehar ikasleek eurek jarduera batzuk antolatu eta Egoitzarenetan parte hartzen dute, beren gustu eta zaletasunen arabera.

Pedralbesek eskaintzen duen formazioak arlo guztiak besarkatzea du helburu (lanbidezkoa, gizartearekikoa eta gizakizkoa), gaur eguneko gizartearen premiei aurre egiteko xedez. Izan ere, goi ideal haiek izan dituzte unibertsitateek ezaugarri beren sorreratik hasi gure egunotaraino. Egoitzaren jardunbidea bizitzaren kristau zentzuan blai dago eta eskaintzen den formazio espiritualaren ardura Opus Dei Prelaturaren esku utzia izan da.

[Hasiera] [Zer da?] [Zer eskaintzen dizu Pedralbesek?] [Jarduerak] [Egoiliar ohiak] [Onarpenak]
Col·legi Major Pedralbes · Avda. Pearson 27-29 · 08034 Barcelona (Spain)
info [] cmupedralbes.es · Tel: (34) 93.280.63.13 · Fax: (34) 93.280.35.58