|
Pedralbesko jarduerak
Era guztietako kultur-, gizarte-, kirol eta izaera akademikoko jarduerak antolatu dira Pedralbesen urteetan zehar. Egoiliarrek bultzaturiko ekimenak dira beti ere, euren interes ugariei loturikoak eta beraiek azken xehetasuneraino antolatu eta gauzatutakoak, beren gustu eta zaletasunen arabera. Tradizio bilakatu dira haietariko batzuk eta, urtez urte, egoiliar berriek jarraitzen diote jarduerok bultzatzeari.
Aldian behingo jarduerez gain, oso bestelako ekimenak antolatzen dira ikasturtean zehar, bakanagoak noski, Egoitzaren kultur eta formazio eskaintza osatuz: kontzertuak, olerki errezitaldiak edo hitzaldiak ea., denei irekiak eta gai ezberdinei buruzkoak.
Udan, gainera, beste jarduera batzuk eratzen dira, beste ikasleen egoitzekin edo gobernuz kanpoko erakundeekin koordinaturik. Aurrekoei beste ekimen batzuk ere erantsi behar zaie, Egoitzaren unibertsitate-giroan sortuak: Arkitektoen Kluba, Zuzenbideko Kluba, Ingeniarien Kluba, mahai-inguruak ea.
Egoitzaren oroitidazkiak azken urteotako jarduera nagusiak jasotzen ditu.
|