|
Egoiliar ohiak
Pedralbesen zati garrantzitsua dira egoiliar ohiak. Egoitzarekiko harremana ez da amaitzen unibertsitate-ikasketak behin burututa eta gero, jatorriko hirira itzuli bezain laster. Elkarbizitzako urteek, gaztetasunaz eta ideal unibertsitarioez beteak, ezin ezabatuzko oroipen atsegina uzten diete egoiliarrei.
Egoitzan oraindik gaudenontzat eredu iraunkorra dira egoiliar ohiak eta beren etengabeko euskarria jasotzen dugu Egoitzako jarduerak hobeto antolatzeko. Egoiliar ohi askok bizi bizirik iraunarazten dute beren Pedralbesekiko lokarria, Egoitzaren Patronatuarekin lankidetza estuan arituz, formazio eta gizarte jarduerak aurrera eragiteko.
Urtero ospatzen dugun Egoiliar Ohien Topaldiak paregabeko aukera eskaintzen digu elkarrekin berriro topo egiteko eta aspaldiko garaiak gogoratzeko.
Weben bidez egunera ditzakezu zure datu pertsonalak eta horrela errazagoa izango zaigu Egoiliar Ohiekiko kontaktuari eustea.
|